XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxe Migelek barre bere buruari egiten dio lehenbizi.

Gazte zela, honela galdetu zioten: - Non jaio zinen?.

- Lazkaon.

- Eta hazi?.

Eta Lazkao-Txikik erantzun: - Hazi inon ez.

Beste batean goardia zibil bikote batek Lazkao-Txikiri: - ¡Alto!.

Eta Lazkao-Txikik: - Yo no.

Eta goardia zibiletatik polizietara.

Joxe Migel ere pasea bait da polizien eskuetatik.

Horiek hotzak kenduko zizkioten beharbada, baina ez umorea.

Hala kantatzen omen zuen kanpora atera zenean: Kristorenak, Kristorenak gera, kristorenak hartuta etorri gera.

Egun berean, komisariatik herrira taxian itzuli zen neska batekin.

Tabernan sartu zenean, hala esan zion jabeak: - Zorionak, Joxe Migel.

- Zer da?.

- Andregaiarekin zatoz eta.

Lazkao-Txikik erantzun: - Bai, leku onean ezkondu gaituzte gaur.

Hura izan da, hura, esposatzea!.

Esposaz lotuta eduki gaituzte.

Erdaraz ere ondo moldatzen da Lazkao-Txiki.

Badaki erdarari ere zumoa ateratzen.

Gasolindegi batean gertatu zen honako hau.

Joxe Migel gasolina hartzen zegoela, gazte ileluze eta bizardun bat hurreratu zitzaion.

-¿Me falta mucho para León? galdetu zion gazteak.

- Solamente el rabo erantzun gure txikiak.

Asteguna zen.

Lagun bat aurkitu zuen Lazkao-Txikik bidean eta esan zion: - Zer, lanera joan gabe?.

- Bai, medikuarengana noa.

- Gaixo al zaude, ba?.